EA Getxo 





Getxoko Eusko Alkartasuna 

Julio 24 2008

Getxoko EAren eguna ospatuko dute gaur zortzi

Publicado por getxo a las 09:43:31 en Sin categoría

Politika Getxo udalerriko Eusko Alkartasunak bere eguna ospatuko du hilaren 31n, San Inazio eguna, Algortako Teilagorri plazan dagoen alkartetxean. Ospakizun xumea izango da, goizeko 11:30etik eta goiz osoan zehar alderdi sozialdemokratak udalerrian dituen 215 alderdikideei eta Eusko Alkartasunaren aldekoak diren getxoztarrei eskainiko dizkieten luntxa, musika saioak eta giro alaia direla medio. Ekitaldian, Unai Ziarreta alderdiko presidenteak (argazkian) eta otsailaren 7an aukeratu zuten Xabier Caño Getxoko EAren arduradunak parte hartuko dute. Alderdiak jakinarazi duenez, ez da lehenengo aldia udalerri horretan alderdiko eguna antolatzen dela, baina aurretik herriz herri eta auzoz auzo txandakatu izan dute data ezberdinetan. Aurtengo edizioarekin batera, Getxoko EAren eguna uztailaren 31 urtero burutzea finkatu nahi dute, “herriko jai herrikoiari lotuta, herria eta alderdia batuz”. Bestalde, azken egunotan Getxoko EAk hainbat bilera mantendu ditu gizarte taldeekin, tartean, Antena Ez elkartea edo Gobela ibaiak kalteturikoen batzarra.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario