EA Getxo 





Getxoko Eusko Alkartasuna 

Noviembre 01 2008

Santa Anako ezkiak ebaki izana arbuiatu du EAk

Publicado por getxo a las 08:59:50 en Sin categoría

Getxoko Eusko Alkartasunak Areetako Santa Ana kalean Udalak 16 ezki ebaki izana salatu du gaur goizean. Prentsa ohar baten bidez, alderdi sozialdemokratak Udal Gobernuaren jarrera gaitzetsi du eta tokiko gobernuak emandako arrazoiak “argudio nahikoak ez” direla azpimarratu du: “ez espaloien hobekuntzak, ezta eragin zitzaketen balizko kalteek ere, ez dute zuhaitzak erabat ebaki izana justifikatzen”. EAren arabera, “egun aipatutako zuhaitzetatik sor litezkeen arazoak edo kalteak konpontzeko badaude aplika daitezkeen bitarteko teknikoak”. Horrela, herri guztietan espaloietan, ubideetan, gas tutuetan edota elektrizitate hodietan zuhaitzak badaudela gogoratu dute EAkoek, baina inon ez dira zuhaitz guztiak mozten, azpimarratu dutenez. Argazkian, langileek hondeamakinaz ezki baten motzondoa ateraz, auzokideen aurrean.

Gainera, Ingurumen Saila berak gaia aurkeztu eta justifikatu izana “erabateko harridura” sortu die. Eta babestutako espezieak ez badira ere, zonaldeari zuhaitz-masaren ekarpena egiten ziotela eta “behar-beharrezkoak” zirela gogoan izan dute sozialdemokratek. Hori dela eta, Ingurumen Sailak ehiza-debekualdia amaitu eta filosofia berarekin jarraituz udalerriko beste leku batzuetan antzeko operazioak egingo ote duen kexu agertu dira EAn.

Azkenik, ezkien ordez gorostiak landatzea ere kritikagarritzat jo dute, zuhaitz horrek oso deigarriak eta ugariak diren baia gorri toxikoak dituelako, oso hazkunde geldoa duelako eta ebakitakoak baino masa askoz txikiagoa izango dutelako.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario