Enero 21 2009
Pentsioak Osatzeko Legeari buruzko hitzaldia Algortan
Getxoko Eusko Alkartasunak eta Alboa Uribe Kostako emakume alargunen elkarteak antolatuta, Mikel Santiago Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze zuzendariak Pentsioak Osatzeko Legeari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Algortan. Hitzordua, arratsaldeko 6etan jarri dute Karitate kaleko lehenengo atarian dagoen Aldai Patronatuan, antzinako Itxasgane etxean, alkartetxetik ondo-ondoan. Joseba Azkarraga sailburuak aurkeztutako lege proposamena pasa den udan onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Orduan, horrela baloratu zuen Justizia sailburuak: “EAk eta Eusko Jaurlaritzak egiten duten apustu politikoaren adibidea da: Euskadi sozial, gizabidetsu eta demokratikoaren aldekoa, baina ez azaleko demokrazia estutuaren aldekoa, demokrazia parte hartzailearen aldekoa baizik”
http://ukberri.net/modules.php?op=modload&name=PostCalendar&file=popup&eid=4807
Etiquetas todos los blogs: Getxo ;