Enero 30 2009
Getxoko alderdiek norbere ñabardurak egin dizkiote URA proiektuaren onespenari
Udalbatzak ordezkaritzarik ez duen arren, bere iritzia eman nahi izan die kazetariei Eusko Alkartasunak. Juan Carlos Perez Getxoko EAren komunikazio buruak “lotsagarritzat” jo du, “asteartean uholdeak egon behar izana, URA proiektua udal batzarrera ekartzeko”. Hala ere, gaur adostutakoarekin ados agertu da alderdi sozialdemokrataren ordezkaria. Getxoko PPrentzat gorde ditu hitz gogorrenak Perezek: “lotsagarria da oraindik ere Gobela ibaia dragatzea eskatzen aritzea, horrek inolako eraginik izango ez duenean. Gaur adostutakoak izango du benetako eragina”, adierazi duenez. “Alderdikeriaz” jokatzea leporatu dio PPri Getxoko EAk.
Etiquetas todos los blogs: Getxo ;