EA Getxo 





Getxoko Eusko Alkartasuna 

Mayo 13 2009

GAk Garoña ixteko exijitzen dio Zapaterori

Publicado por getxo a las 19:43:08 en Sin categoría

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak, espainiako Gobernuari bere hauteskunde programa puntu guztietan betetzeko exijitzen dio, espresuki lehenengo belaunaldiko zentral nuklearren kasuetan. 2009an zehar Garoñan 9 istripu larri izan dira eta azken 12 hilabetetan Espainiako zentral nuklearren istripuren heren bat Santa Maria de Garoña zentralean kokatzen da. Arriskua oso altua da, izan ere, alboan Miranda de Ebro herria dago eta inguruan Gasteiz eta Bilbo Handia. Arrisku hau txikitzea posible da zentrala orain itxi eta hurrengo 10 urteetan funtzionatzen jarraitzeko baimena ukatuz, denbora aurrera doan ahala, krisi egoera sakonagoak jasan baititzake.

GA-k ulertzen du nuklearri buruzko eztabaida birsortzear dagoela, eta eztabaida hau demokratikoki eta argitasunarekin tratatu behar dela, beldurrik gabe eta askatasunez. Ez Zapaterok ezta Patxi Lopezek ez dute txintik esan eztabaida honen inguruan. Garmendia ministroak, ordea, baietza eman die nuklearrei. Eztabaida honen aurrean beste energien posibilitateak aipatu behar dira, adibidez Nafarroan. Badaude energia alternatiboak eta ikusi beharko genuke zeintzuk diren hobeak energiaren alorrean ere gure burujabetza sustatzeko.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Escribe un comentario